Lander Arbelaitzen aurkako auzia, artxibatuta

2020ko otsailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Epailearen aurrean deklaratzera joan behar izan zuen iazko martxoaren 20an Lander Arbelaitz Argia-ko kazetariak; izan ere, bi ertzainek «publizitatearekin egindako irainak» egotzi zizkioten, 2018ko maiatzean kazetari lanetan ari zela egin zuen bideo batengatik. Delitua da, kondenarako motiboa Zigor Kodean. Auzia aztertu duen instrukzio epaileak, ordea, ez du ikusi auzibidearekin jarraitzeko adinako zantzurik kazetariaren kontrako salaketan, eta auzia artxibatzeko modukoa dela jakinarazi zuen, atzo.

Halere, ertzainek adierazi dute ez daudela konforme artxibatzearekin, eta bi helegite ipini dituzte. Bat, artxibatzea bertan behera uzteko; eta bestea, justizia sisteman gora jotzeko. Helegitean adierazi dutenez, funtzionario publikoen aurkako «irainak» egin zituen kazetariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.