Lamiakoko ibai azpiko autobidearen kontrako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Asteburuan ehunka pertsona bildu dira Subflubiala Ez plataformak Leioako Artatza parkean egin duen kanpaldian.

Lamiakoko ibaiazpiko autobidearen kontrako kanpaldiko hitzaldi bat, asteburuan, Leioan, Subflubiala Ez plataformak antolatuta.
Lamiakoko ibaiazpiko autobidearen kontrako hitzaldi bat, asteburuan, Leioan, Subflubiala Ez plataformak antolatuta. BERRIA
Gorka Berasategi Otamendi.
2024ko irailaren 23a
11:25
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiak Lamiakoko ibai azpiko autobidearen lanak hasi aurretik, ugaritzen ari dira proiektuaren aurkako mobilizazioak. Duela bi aste, proiektuaren moratoria eskatu zuten Ekologistak Martxan, Greenpeace, Eguzki eta Sukar Horia talde ekologistek, eta asteburuan kanpaldi bat egin dute aldundiari egitasmoa alboratu dezala eskatzeko, Subflubialari Ez plataformak antolatuta. Leioako Artatza parkean egin dute kanpaldia, eta ehunka lagun bildu dira. Azoka, kontzertuak, bertso saioa eta herri bazkari bat egin dituzte, besteak beste. Amaieran, kalean jarraitzeko erabakimena adierazi dute, «proiektua geldiaraztea lortu arte». Hala, beste mobilizazio bat iragarri du plataformak: manifestaziora deitu du otsailaren 8rako, Bilbon.

Plataformak salatu duenez, Getxo eta Portugalete Ibaizabal itsasadarraren azpitik autobide batekin lotzeko proiektua klima larrialdiari aurre egiteko behar diren politiken kontrakoa da. Izan ere, aldundiaren Ingurumen Departamentuaren txosten batek aitortzen duenez, Bilboko metropolian motordun trafikoaren erabilera %33 handitzea ekarriko luke.

Lamiakoko ibai azpiko autobidearen kontrako kanpaldia, Leioan, joan den asteburuan. BERRIA
Lamiakoko ibai azpiko autobidearen kontrako kanpaldia, Leioan, joan den asteburuan. BERRIA

Proiektuaren «diru xahuketa handia» ere salatu du Subflubiala Ez plataformak, kanpaldiaren ostean zabaldu duen oharrean. Egitasmoak 450 milioi eurotik gorako aurrekontua du. «Gure iritziz diru hori hobeto legoke inbertituta osasungintzan, zaintzan edo garraio publikoa sustatzean».

Bestalde, ohartarazi dute lanek «kalte handiak» eragingo dituztela ingurumenean. Itsasadar azpiko autobidearen sarreretako bat Leioa eta Getxo arteko Artatzako biribilgunean egin nahi dute, eta Artatza-Erromoko Institutua dago alboan. Lanen zaratak eta kutsadurak ikasleen eta langileen egunerokoan izango duen eragina nabarmendu dute. Gaineratu dute lanek Artatza parkearen heren bat suntsituko luketela.

Lamiakoko ibai azpiko autobidearen kontrako manifestazio bat, atzo, Leioan. BERRIA
Lamiakoko ibai azpiko autobidearen kontrako manifestazio bat, atzo, Leioan. BERRIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.