Laikotasunaren inguruko aldizkari bat salatu dute

Plazandreok taldearen kazeta baten aurka jo du Manos Limpiasek, erlijio sentimenduak iraintzen dituela iritzita

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Laikotasunari buruzko agerkari bat argitaratzeagatik, Manos Limpias talde ultraeskuindarrak auzitara eraman du Plazandreok plataforma, erlijio sentimenduak iraintzea egotzita. Gipuzkoako Diputazioa eta Donostiako Udala ere salatu ditu: kazeta lagunduta dirua oker erabiltzea leporatu die.

Donostiako auzitegian jarritako salaketan, Manos Limpiasek gogor jo du Plazandreok-en aurka. Hala esan du: «Aldizkaria egin duen taldea ezker abertzalearekin maite jolasetan aritzen den euskal lobby feminista bat da». Feminismoa, herritarrak eta laikotasuna aldizkaria hartu du begitan talde ultraeskuindarrak; andre baten sexu organoak biluzik eta gurutziltzatuta ageri direla esan du, eta kristautasunaren aurkako esaldiak daudela. Hartara, kristauak iraindu nahi izatea leporatu dio Manos Limpiasek Plazandreok plataformari. Erakundeei, berriz, dirua oker erabiltzea, aldizkaria laguntzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.