Genero indarkeria pairatzen duten emakumeek «aurre» egin behar dioten «labirinto burokratikoa desegin» egin behar dela adierazi du Bea Ilardia EH Bilduren Bizkaiko ahaldungai nagusiak, Bilbon, eta proposatu du tokiko aldundiak hartzea administrazio guztiak koordinatzeko ardura eta lidergoa. Haren esanetan, biktima diren emakumezkoek salaketak egiten dituztenean, «oso egoera mingarri eta ahulean» izan ohi dira, «oztopoak baino ez dituztelako topatzen, etalabirinto horrek ezinezko egiten du behar eta merezi duten erantzun zuzena eta egokia ematea».
Herrialde bakoitzeko diputazioak izanik koordinazio instituzionalaren ardura, genero indarkeriaren biktimek «lehen unetik bertatik laguntza osoa» jasotzeko aukera izango lukete, Ilardiak azaldu duenez. «Instituzioek emakumeon bizitza erraztu egin behar dute, eta ez eragozpen gehiago jarri. Azken batean, emakume bakoitzak une oro behar duen laguntza eta zerbitzuak izatea proposatzen ari gara, baita salaketa jartzean behar dituzten laguntza eta zerbitzu guztiak epaitegi eta komisarietan sartu bezain laster jaso ditzatela ere».
1.200 euroko soldata
«Bizimodu duinaren» aldeko mezua ere eman du EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak, Ser irratian emandako elkarrizketan. «Normala izan beharko luke hil bukaerara iristeak, eta diputazioak kontratutako enpresa guztietan soldatak 1.200 eurokoa izan beharko luke gutxienez».
Udal eta foru hauteskundeak. Bizkaia
Labirinto burokratikorik gabe
Ilardiak proposatu du aldundiak hartzea genero indarkeria kasuetako ardura instituzionala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu