LABek ere sinatuko du EAEko eskola erlijiosoetako patronalekin itundutako aurreakordioa

«Baiezko kritikoa» emango duela jakinarazi du gaur zabaldu duen prentsa ohar batean, eta borrokan jarraituko duela 2027rako soldatak «parekatzea» lortzeko langileentzat.

Eskola erlijiosoetako beharginak, sindikatuek deitutako protesta batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Eskola erlijiosoetako beharginak, sindikatuek deitutako protesta batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
arantxa iraola
2024ko otsailaren 12a
15:30
Entzun

Otsailaren 6an heldu zen berria, mobilizazio aldi luze baten ostean: jakin zen bertan behera geratu zela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe erlijiosoetako langileen greba. Izan ere, aurreakordio bat lortu zuten ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Kristau Eskola eta IZEA patronalekin. Besteak beste, %16ko soldata igoera adostu zuten. LAB sindikatuak ere bat egingo du itun horrekin; gaur jakinarazi du, prentsa ohar baten bidez.  Zehaztu du, hala ere, «baiezko kritikoa» izango dela.

Aurreakordioaren gaineko dudak otsailaren 6an bertan utzi zituen agerian LABek. Kritikarako motibo nagusia, hauxe: itunak ez du jasotzen soldatak sektore publikoko langileenekin parekatzea. LABek iragarri zuen militanteei egingo ziela kontsulta erabakia hartu baino lehen. Eta egin dute hautua: akordioa sinatuko dute. Baina argi utzi dute: «borrokan» jarraitu behar da soldatak parekatzearen alde, eta 2027rako lortu behar da, gainera, helburu hori.

Nabarmendu du hitzartu den akordioan «enplegua mantentzeko» eta «lan zamak» arintzeko neurriak daudela eta horrek bultzatuta emango duela baiezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.