Hezkuntza

LABek bertan behera utzi ditu sukaldeetan, garbiketan, heziketa berezian eta haur eskoletan deitutako grebak

"Akordio onak" lortu dituztela argudiatuta eten ditu protestak sindikatuak. ELAk eta Steilasek eutsi egin diote deialdiari.

Murrizketen aurkako protesta bat. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 2a
16:56
Entzun

Hezkuntzako hiru sindikatu nagusiek, LAB, ELA eta Steilasek deitu zituzten martxoaren 14 eta 15erako grebak. Ordea, gaur lau sektoreetarako deialdiak bertan behera uztea erabaki du LAB sindikatuak, argudiatuta aurreragoko negoziazioetarako oinarri izango diren "akordio onak" lortu dituztela.

Besteak beste, zehaztu dute Haurreskolak partzuergoan "urratsak" egin direla herrietako haur eskolen "iraupena bermatuz" eta ordezkapen arautegia "hobetuz".

Heziketa bereziari dagokionez, berriz, negoziaziorako mahai gainean jarri dituzte oinarrizko hiru aldarrikapen: fisioterapeutak, terapeutak eta gizarte langileen lan baldintzak parekatzea; asteko lan jarduna zehaztea eta garraioa euren eginbeharretatik at uztea. Azkenik, sukalde eta garbiketako langileei degokienez, lan karga murrizteko aukerak jarri dituzte mahai gainean.

Ordea, ez dira iritzi berekoak beste bi deitzaileak. ELAk bere horretan eutsi die deialdiei, esanez Jaurlaritzarekin egindako bileretan ez dela izan proposamen berririk, eta egindako eskaintzen edukia aurrekoen berdina dela. Horretaz gain, "asmo txarrez" aritzea leporatu die instituzioei, eta negoziazioak luzatzea, irakaskuntza mahaiaren bilera antolatzea saihestuz.

ELArekin bat dator Steilas ere, baina Sabino Arrizabalaga eledunak adierazi du euren artean hitz egin beharko dutela LABek hartutako erabakiaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.