Labanaz eraso diote federatu gabeko futbol partida bateko epaileari, Donostian

Larunbat iluntzean gertatu zen, Donostiako Bidebieta auzoan.

Futbol partida jokatu zuten zelaia, Donostiako Bidebieta auzoan. BERRIA
Futbol partida jokatu zuten zelaia, Donostiako Bidebieta auzoan. BERRIA
Aitor Garmendia Etxeberria.
2024ko ekainaren 10a
09:55
Entzun

Larunbat arratsaldeko zortziak aldean, gizon bat labanaz zauritu zuten Donostiako Bidebieta auzoko futbol zelai batean. Federatu gabeko futbol partida baten ostean, bi taldeak borrokan hasi ziren. Liskarrean zebiltzanetako batek labanaz egin zion eraso partidan epaile gisa aritu zen gizonari. Bizkarrean zauritu zuen, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten epailea.

Ertzaintza joan zen futbol zelai irekira, Serapio Mujika kalean baitago, baina ez zuen inor atxilotu. Halere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dunez, Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, eta diligentziak ireki dizkio ustezko egileari, arma zuriarekin lesioak egitea leporatuta.

Ertzaintzaz gainera, anbulantzia bat ere joan zen lekura. Bertan artatu zuten zauritua hasieran, baina gero ospitalera eraman zuten. Ez dute jakinarazi nola dagoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.