Independentistak sarearen deialdiarekin bat egin du LAB sindikatuak, eta Aberri Egunean Iruñean egingo den mobilizazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak. LABek uste du "soilik burujabetzaren bidetik eraikiko dela benetako alternatiba". Aberri Egunaren harira, ohar bat kaleratu du. Oharrean dioenez, "lehenik" krisiari erantzun behar zaiola diote batzuek, eta ondoren helduko zaiola erabakitzeko eskubideari, baina "iruzurra" da mezu hori.
LABen ustez, burujabetzaren bidetik eraiki behar da etorkizuna: "Inposatu nahi diguten etorkizun ilun hori alde batera utzi eta beste etorkizun posible bat eraikitzeko aukera bakarra independentziaren bidea da".