Gernikako Estatutuaren urteurrena

LAB: «Ireki den ziklo politiko berrian, batzuk atzera begira segitzen dute»

Urriaren 25a, gehiengo sozialaren gainetik, posizio politiko bat markatzeko erabili izana salatu du LABek

Gernikan antolatutako herri eskoletako mintegi bat. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko urriaren 26a
00:00
Entzun
LAB sindikatuaren ustez, urriaren25a jaiegun «inposatua» da; eta euskal langileek, atzo, ez zuten zertan ospatu 1979ko Estatutuaren onarpenaren urteurrena.«Azken aldia izan dadila egun hau, gehiengo sozialaren gainetik, posizio politiko bat markatzeko erabiltzen dutena».

Sindikatu abertzaleari, «bitxia» iruditu zaio jaiegun izendatu izana 32 urtetan arlo instituzionalean soilik ospatu den egun bat. «Hain zuzen, Euskal Herrian ziklo politiko berria ireki zaigunean. Jokaera horrek erakusten digu batzuek atzera begira jarraitzen dutela, Euskal Herritar gehienak etorkizunari begira gaudenean». LABek uste du, jaiegun hauek «inposatuz», euskal herritarren gehiengoak «gainditutzat eman nahi dituen gatazkaren oinarriak» azaleratzen direla.

«Zilegitasun eta lidergo eza»

Sindikatuaren iritzian,aste honetan, «beste behin»,nabarmen gelditu dira Eusko Jaurlaritzaren «zilegitasun eta lidergo eza»: «Gaurko eguna ospatzen ari direnak ikuskizun lotsagarria ari dira ematen gure herrian piztu den egoeraren inguruan. Batzuei egoerak gain hartu die. Beste batzuek oztopoak jarri nahian jarraitzen dute, diskurtso zaharkitu eta antzuei eutsiz».

Sindikatu abertzalea, hala ere,ez da harritu Eusko Jaurlaritzak azken gertaeren inguruan erakutsi duen jarrerarekin: «Tamalez, ohituta gaude ezgaitasun horretara. Gure herria bizitzen ari den krisiaren inguruan erakutsi duen jarrera eta utzikeria ikusi besterik ez dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.