Kutxabankeko lau karguduni deitzea nahi du akusazioak
BILBO. Kutxabankeko lau goi kargudunek lekuko gisa epailearen aurrean deklaratzea nahi du Cabieces auziko akusazio partikularrak. Atzo, horietako baten izena eman zuten Bilbon: Javier Garcia Lurueña Kutxabanken barne kontu-ikuskaritzaren arduraduna. Akusazio partikularraren iritziz, Lurueñak bazuen Cabiecesen ordainketa irregularren berri, eta ez zuen ezer egin. LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek osatzen dute akusazio partikularra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu