'Kutxabank auziko' zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

2018ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin dituKutxabank auziko zigorrak, eta, horrekin batera, sozietate elkarteak kudeatzeko inhabilitazioa jarri dio auzipetutako Mario Fernandez Eusko Jaurlaritzako sailburu izandakoari eta aurrezki kutxako presidente ohiari.

Iazko martxoan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak seina hilabeteko kartzela zigorra eta 4.500 euroko isuna jarri zien Fernandezi eta Rafael Alkorta abokatuari, modu irregularrean 243.592 euro ordaintzeagatik Cabiecesi, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohiari. Fernandezek epaiketan aitortu zuen ohikoa zela lana ematea ETAren aurka aritutakoei.

Fernandezek dimisioa eman du Repsoleko kontseilari kargutik, eta mozio bat aurkeztu dute Portugaleteko Udalean (Bizkaia)Cabiecesen erretratatua kentzeko —hango alkatea izan zen —.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.