Kukutzaren aldekoek 40 senda-agiri inguru erakutsi dituzte

2011ko irailaren 22a
13:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzoko hustean eta ondorengo manifestazioan izan ziren zaurituen kopuruaren gaineko eztabaida piztu zuen atzo Rofolfo Ares Barne sailburuak. Hiru lagun besterik ez zirela zauritu adierazi zuen Aresek, Kukutza kolektiboak 30etik gora izan zirela salatu ostean. Gaur Albiako lorategian egin den bilkuran Kukutzakoek 40 senda-agiri inguru erakutsi dizkiete hedabideei, guztiak atzo Ertzaintzak eragindakoak. Horiek osasun-etxe eta ospitaleetan artatu zituztenenak direla adierazi dute, baina horietara joan ez zirenak zenbatuta, zaurituak ehun inguru  direla jakinarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.