Bergarak duen 77,3 kilometro koadroko azaleraren barruan %1 da jabetza publikokoa, eta bertako jatorria duen basoa ia erabat galduta dago: harizti, pagadi eta bestelako bertako espezieak, alegia. Gainera, egungo Bergarako lurretako %60an pinu eta konifera landaketa intentsiboak dira nagusi; 2018an intsignis pinuei eragiten dien banda marroiaren arazoak eztanda egin zuenetik hainbat eta hainbat pinu bota behar izan dituzte, paisaia izugarri aldatzeraino.
Hain zuzen ere, pandemiak eragindako joan-etorrien mugen ondorioz, bergarar asko konturatu dira bertako mendi, baso eta naturaguneak zein egoera kaskarrean dauden.
Hala, egoera zail horri buelta ematen saiatzeko sortu dute Kukubaso, eta maiatzaren 18an egingo dute elkartea aurkezteko ekitaldi publikoa; Seminarixoan izango da, 18:30ean, eta Kukubasoko presidente Ainhoa Agirrebeña, Naturkom-eko kide eta MUko irakasle Aitziber Sarobe eta biologian doktore Kiko Alvarez izango dira hizlariak.
Jarraitu albistea irakurtzen Goiena-n.