Prozesu baten ondorioa da ETAk egitura logistikoa eta operatiboa desegin dituela jakinarazi izana.
2009
Azaroak 14. 2009an, apustu estrategiko berriari buruzko eztabaida hasi zuen ezker abertzaleak. Azaroaren 14an Altsasun argitaratutako adierazpenean zioenez, «soilik bide politiko eta demokratikoak» erabiltzearen alde zegoen.
2010
Urtarrilak 17. Prozesu demokratikoaren aldeko jarrera agertuzuen ETAk.
Otsailak 14. Barne eztabaida amaitutzat eman zuen ezker abertzaleak, eta Zutik Euskal Herria agiria kaleratu zuen, Altsasuko Adierazpeneko ildoak barneratuta.
Irailak 5. Eraso ekintza armatuak etenda zeuzkala esan zuen ETAk.
2011
Urtarrilak 10. Su-eten «orokorra», «iraunkorra» eta «egiaztagarria» eman zuen ETAk. Haren laugarren su-eten orokorra izan zen. Aljerko negoziazio garaikoa izan zen lehenbizikoa, 1989koa. Hurrengoa Lizarra-Garazi garaikoa izan zen, 1998ko irailekoa. Hirugarrena, 2006ko martxokoa, Loiolako elkarrizketen sasoikoa.
Apirilak 28. ETAk iraultza zerga eten zuela jakin zen. Hark aurreko egunetan gutun bat helarazi zien enpresaburuen elkarteei.
Urriak 20. Jarduera armatua amaitu zuela jakinarazi zuen ETAk, agiri baten bidez. Hiru egun lehenago Aieteko Konferentzia izan zen.
2013
Otsailak 18. ETAk adierazi zuen «sentitzen» duela bere jardunak egindako kaltea. Aintzat hartu zuen «gatazkan erantzukizunik izan gabe ETAren ekinbidearen ondorioz kalteak izan dituzten herritarrei» sortutako mina. Garikoitz Aspiazuk eman zuen mezua,Parisko Auzitegian, ETAk «emandako ardura betez».
Martxoak 26. «Gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria zen elkarrizketa eta negoziazio gunea desegin da», esan zuen ETAk.
Abenduak 28. «Lege baliabideak» erabilita Euskal Herriratzea modu mailakatuan eta konpromiso indibidualekin nola egin aztertzeko prest agertu zen EPPK. Barne eztabaidaren ondorioa zen.
2014
Otsailak 21. ETAk publikoki iragarri zuen bere armak eta lehergaiak erabileratik kanpo uzten eta zigilatzen hasi zela. Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeko bi kidek baieztatu zuten hori.
Uztailak 19. ETAk atzo zioen «borroka armatuaren egitura logistiko eta operatiboak desegin» dituela.
KRONOLOGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu