2005. Aldude mendia zaintza bereziko eremu izendatu zuen Nafarroako Gobernuak. Halako babes maila lortzen zuen lehen eskualdea izan zen Aldude. Natura 2000 sarean ere sartu zuten eskualde osoa. Europako eremu babestu guztiak biltzen dituen sarea da.
2007. Magna Magnesitas de Navarra enpresak iragarri zuen Azkaraten (Nafarroa) ustiatzen duen harrobia agortzen ari zela eta ustiatze proiektu berriak abiaraziko zituela. Hainbat ikerketa geologikoetan oinarrituta, enpresak beste harrobi bat irekitzea proposatu zuen Baztango Erdiz herrian, baina hango herritarrak kontra azaldu ziren lehen momentutik. Horren ostean, proiektu alternatiboa ondu zuen Magnak. Zilbetikoa, alegia.
2010. Enpresak aurkeztutako meatzaritza proiektua onetsi zuen Nafarroako Gobernuak. Horrez gainera, ingurumen eraginaren gaineko adierazpena ere egin zuen UPNren gobernuak, egitasmoa Natura 2000 sarearen helburuekin bateraezina izan arren.
2011. Hitzetatik ekintzetara pasatu zen Magna: Eguberri garaian, oporrak profitatuta, Antzeriko hainbat pago botatzen hasi zen baimenik gabe. Alduide Mendia koordinakundeak eta SEO/BirdLife elkarteak auzitara jo zuten eta proiektua geldiaraztea lortu zuten.
2015. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die talde ekologistei, eta bertan behera utzi du egitasmoa.
KRONOLOGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu