Kristau eskoletako langileek elkarretaratzeak egingo dituzte

2023ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Kristau Eskoletako langileek elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, patronalaren jarrera salatzeko. Izan ere, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek nabarmendu dute greba egin zutenetik «patronalaren berririk gabe» jarraitzen dutela Kristau Eskoletan. Elkarretaratzeak 17:30ean egingo dituzte, Donostian —Kristau Eskolaren egoitzaren aurrean—, Gasteizen —Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Delegazioaren aurrean— eta Bilbon —Bizkaia plazan—. Aurreratu dute mobilizazio gehiagoren berri ere emango dutela gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.