Kristau Eskolako sindikatuek auzitara joko dute, soldata igoerak «erreklamatzeko»

Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bat eginda hartu dute erabakia. Iaz %16ko soldata igoera hitzartu zuten patronalekin, baina, langileen arabera, ez da konplitzen ari.

Kristau Eskolako sindikatuek antolatutako protesta bat, Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Kristau Eskolako sindikatuek antolatutako protesta bat, Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
arantxa iraola
2025eko otsailaren 18a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iazko otsailaren 5ean aurreakordio bat lortu zuten ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Kristau Eskola eta IZEA patronalekin. Aurrerago, LAB sindikatuak ere baiezkoa eman zion akordioari, «baiezko kritikoa». Besteak beste, %16ko soldata igoera adostu zuten. Era horretan, mobilizazio aldi luze bat amaitu zuten langileek. Ordutik, ordea, sindikatuek hainbatetan adierazi dute patronala ez dela ari hitzartutako hobekuntzak konplitzen, eta gaur berritu egin dute kexa. Ohar bateratu bat plazaratu dute Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, eta esan dute auzitara joko dutela dagozkien soldata igoerak «erreklamatzeko».

«Aldebakarrez» hainbat erabaki hartu direla azaldu dute, baina akordioan jasotakoa ez dela bete horien bidez. Salatu dute, adibidez, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleei soldata «soilik» %15,43ko igo dietela 2025a hasi denetik. Era berean, azaldu dute tutoretza plusengatik, dietengatik eta kilometrajeengatik egiten diren ordainketetan «igoerak» ez direla izan hitzarmenean jasotakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.