Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendaria da 2019tik. Haren ustez, nahiz eta herritarrak gero eta toleranteagoak izan, indizea ez da inoiz 100era helduko: «Gizarte guztietan beti dago talderen bat, itxiagoa dena, agian konfiantzarik ez dutelako, edota pertsonak ezagutzen ez dituztelako».
Zergatik da herritarren jarrera gero eta inklusiboagoa?
Krisi ekonomikoan izan genituen daturik baxuenak. Krisia dagoenean baliabideak oso eskasak dira. Jendea lehian hasten da, eta pentsatzen du migratzaileak sobera daudela. Pandemian pentsatu genuen indizea berriro jaitsiko zela, baina justu kontrakoa gertatu zen. Krisia soziala denean, tolerantzia maila handitu egiten da.
Eskuin muturraren areagotzeak jaits dezake indizea?
Bai. Agenda politikoak asko markatzen du diskurtsoa. Krisialdian diskurtso xenofobo batzuk zabaldu ziren. Horri muga jarri behar diogu. Politikariek egin behar diete aurre. Ez bada horrela egiten, edozein diskurtsori libre utziko diogu bidea. Gizartean ezjakintasuna dago; jendeak ez du errealitatea ezagutzen. Horregatik, normala da diskurtso edo estereotipo negatiboak agertzea.
Inkesten emaitzak ikusita, non egin behar da lan?
Gizartean, batez ere. Instituzioek hirugarren sektorean lan egiten duten iniziatibak bultzatzen dituzte: esaterako, Zurrumurruen Aurkako Sarea. Horrelako egitasmoak sustatu behar dira. Emaitzak horren isla dira: estereotipoak desagertzen ari dira.
Julia Shershneva. Ikuspegiko zuzendaria
«Krisia soziala denean, tolerantzia maila handitu egiten da»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu