Mikel Elkoroberezibar Beloki.
Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa. BOZ GORA

Kosmopolitak edo kaskarinak

2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Kanpainan behin baino gehiagotan errepikatu du Marisol Garmendiak, PSE-EEren Donostiako alkategaiak, Donostia «hiri kosmopolita bat» izatea nahi duela. Zer esan nahi du, ordea, kosmopolita izateak?

Amara auzoko zinema areto zaharra eraitsi eta haren ordez eraikiko duten Hilton hotela oso kosmopolita izango da, ziur. Donostiako erdiguneko dendak New Yorkeko Fifth Avenue-ko berak izatea ere oso kosmopolita da, eta Artzain Onaren katedraleko kanpandorre berritura igoko direnek Europako katedral kosmopolita batean daudela sentituko dute.

Kosmopolitak al dira, ordea, gaztetxeak, Bretxako baserritarrak eta auzo elkarteak? Bidebietako eta Infernuko bizilagunak? Euskara? Askotan, turismoarekin lotuta azaldu ohi da kosmopolita hitza, turistei saldu ahal zaienarekin. Donostian, ez da gutxi: hiriko barne produktu gordinaren %15 turismoari dagokio.

Orduan, Donostiako turismoa kosmopolita bada, donostiarrak zer dira? Kultura herrikoiak eman die deitura bat: kaskarinak.

Donostiarra izateaz harro dagoen donostiarra da kaskarina. Hiriaz harro egoteko, ordea, ezin da Donostian arrotz sentitu. Hori baino garrantzitsuagoa: Donostian bizi behar du. Behintzat, Donostian bizitzeko aukera izan behar du. Hala ere, metro karratuak 5.128 euro balio du Donostian, eta bizilagunek soldataren erdia baino gehiago erabili behar dute alokairua ordaintzeko.

Azken hamar urteotan, 3.000 gazte donostiar baino gehiago Beterriko beste udalerrietara joan dira bizitzera, Donostian etxerik alokatu ezin zutela eta. Gazte horiek ba al dute arrazoirik kaskarin izateko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.