Korsikarren bidea «segitu» egin behar dela dio Ikas-Bi elkarteak

Baiona
2014ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskola publiko elebiduneko guraso eta irakasleek osatzen duten Ikas-Bi elkarteak haserrea adierazi zuen atzo Baionan egindako agerraldian. Izan ere, ikastetxeak nabarmendu zuen zailtasunak dituztela euskara transmititzeko aitzina eramandako lanean. «Nahiz eta gurasoen benetako atxikimendua jaso eta estatuaren ezagupena izan, oraindik ere oztopo handiak daude gure hezkuntza sistema errazteko baxoa arte», adierazi zuen Thierry Delobel Ikas-Bi elkarteko lehendakariak, kezkaturik.

Urtetik urtera ikasle kopuruak gora egiten duela nabarmendu zuen Delobelek —2010-11ko ikasturtean 4.623 ikasle ziren, eta aurten, 5.018-; baina hori ikusirik, Hezkuntza Ministerioak ez du laguntzarik ematen irakasle elebidunen prestakuntzarako, Ikas-Biren arabera. Elkartearen ustez, ministerioak eskola publikoko irakasleen prestakuntza ahalbidetu beharko luke, eta hezkuntza sistema horri dedikatuak diren irakasleak «bilatu». Beherapen bat gertatzen ari dela nabarmendu du Ikas-Bik, «ama ikastolatik lehen maila pasatzeko bidean eta lehen mailatik kolegiorako bidean ikasle kopuruak behera egiten baitu».

«Korsikarren eredua»

Korsikan aitzina eramandako lana azaldu, eta Ipar Euskal Herrian «berdin» egin behar zela gaineratu zuen Delobelek:« Korsikan, euren hizkuntzaren transmisioa eta bizitasuna ahalbidetzeko, eskola publiko elebidunak indartu dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.