Euskaraldiaren eta Korrikaren arteko harremanaz eta Euskaraldiak euskara taldeetara ekarri duenaz aztertu dute gaurko ‘Korriklikan’-n. Horretarako Bergarako Jarduna elkarteko kideekin eta Elena Jaka Topaguneko lehendakariarekin hitz egin du Garikoitz Goikoetxea berriemaile bereziak.
Horretaz gain, lekukoa eramateak sortarazten dituen sentimenduez aritu da Txakur Gorria sormen taldea. Ramonik eta Loitzunek Korrikaren furgoneta barruan joaten diren lagunak izan dituzte gogoan. Azkenik, eguneko irudi ederrenen bilduma egin du saioak, ohikoa denez. Gaurko saioan, Kristina Mardaras Sedrunenbertsoek jantziko dute bilduma hori.
Korriklikaren aurreko saio guztiak ikus daitezke BERRIAk Korrikari eskainitako webgune berezian.