Joan den larunbateko entzierro arriskutsuan sabeleko traumatismo bategatik erietxera eraman zuten gazteari senda-agiria eman diote. Egun hartan, beste hainbat korrikalariri gertatu bezala, 27 urteko A. O. O preso gelditu zen jendetzaren artean. Hala ere, bost egunez Iruñeko Virgen del Camino ospitalean egon ondoren, alta eman diote.
Gauzak honela, bost lagunek jarraitzen dute erietxean. Horietatik lau atzerritarrak dira, 19 urteko Jon Jeronimo Mendoza gasteiztarra salbu. Arabarra erietxera eraman zuten hilaren 13an. Bera izan zen jende artean preso geratutako korrikalarien artean, larrien zegoena. Gainontzekoak, 23 urteko Jessica Escarlet australiarra, 28 urteko Robert Thackaberry irlandarra, eta 35 eta 20 urteko I. L eta Patrick Echols estatu batuarrak dira hurrenez hurren.