20. korrika

Korrika Boisetik ere igaro da

Boiseko euskaltzaleak Euskal Etxera bildu ziren, apirilaren 8an, 20. Korrikan parte hartzera. Goizeko hamarrak baino lehentxeago ireki zituzten ateak, parte hartzaileen izenak hartu eta petoak banatzeko.

20. Korrika abiatzear Boisen. / Beatriz Zabalondo.
Beatriz Zabalondo.
2017ko apirilaren 12a
10:17
Entzun

Poliki-poliki adin guztietako pertsonak batu ziren euskaldun izaeraren harrotasuna erakusteko: gazteena, dudarik gabe, zazpi asteko Briella izan zen, eta ama-amamekin egin zuen ibilbidea.

Hamarrak jo berritan, euriari jaramon egin gabe, pankartaren atzean kokatu ziren 50 lagun inguru ibilaldia egiteko: lehenik, Euskal Etxeari bira eman, eta, gero, Kapitoliorainoko joan-etorria egin zuten.

Boiseko euskaltzale askok parte hartu zuten ibilaldian; baita Boise Unibertsitateko Euskal Ikasketetako irakasleak (Nere Lete eta Larraitz Ariznabarreta), Ikastolako zuzendariak, andereñoek eta haurrek ere; Euskal Museoko langileek, EHUko errektore ohi Iñaki Goirizelaiak, Euskal Herritik Boisera ikastera etorritako ikasleek, eta hiriko gazte, guraso eta laguntzaile askok.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.