Koronabirusaren datuak, udalerrika

Gasteizek 2.000 kutsatuen langa gainditu du. 1.218 daude Bilbon, 995 Iruñean eta 324 Donostian.

Galdakaoko ospitaleko langileak, hildako erizainaren aldeko elkarretaratzean. ARITZ LOIOLA / FOKU
jon olano
2020ko martxoaren 20a
13:50
Entzun

Zabaltzen jarraitzen du koronabirusak Euskal Herrian. Eta gaitzak kutsatutako herritarren kopuruari buruzko datuak xehe ematen aritu da azken egunetan Eusko Jaurlaritza; tartean, udalerrienak. Populazio gune handietan ez ezik, herri txikiagoetan ere ari da agertzen gaitza, betiere gogoan izanda horiek ez direla kutsatuta dauden pertsona guztiak, baizik eta azterketak egin dizkietenetatik positibo eman dutenak. Sintoma arinak dituztenak etxean ari dira gaitza pasatzen, askok testik egin gabe. Bilatu grafikoan ikusteko zer herritan dauden koronabirusak jotako gaixoak.

Nafarroako Gobernua, berriz, osasun eremuka hasi da ematen datuak, ez udalerrika. Hortaz, azpian ageri den taulatik kanpo daude Nafarroako datuak. Jasota dago, ordea, Iruñeko kopurua, nahiz eta Nafarroako Gobernuak auzoetako datuak zabaldu dituen, eta ez hiriburukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.