Herenegun, COVID-19 gaitzak 2.000 hildakoren langa gainditu zuen, eta atzorako 2.013 lagun hil ziren Euskal Herrian; datu ofizialen arabera, betiere. Baina gaur aspaldi espero zen albiste bat heldu da: birusak ez du inor hil azken 24 orduetan. Baliteke datozen egunetan berriz hitz egitea hildakoez, askotan aipaturiko izurriaren eboluzioaren zerra dela eta, baina gaurko markak itxaropena piztu du, izurriaren uhin hau behintzat datozen egunetan iragan dela iradokitzen baitu.
Izurriak beste inor hilko ez balu datozen egunetan, esan ahalko litzateke baieztaturiko ehun gaixotatik %7,7 hil dituela.
Beste datu positibo bat: azken 24 orduetan ez dute beste inor ZIUn ospitaleratu azken Hego Euskal Herrian. Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, kutsatu bakoitzak 0,66 pertsonari pasatzen dio birusa gaur; hau da, birusak mantentzeko behar duen kopurutik (1) oso behera. Izurria berriz zabaltzen hasteko, zenbaki horrek 1 baino handiagoa izan behar du.
Kasuen kopuruari dagokionez, beste 23 kasu detektatu dituzte PCR proben bidez Hego Euskal Herrian, hau da, atzo baino bost gehiago.
Horietako gehienak (zazpi) Bizkaian atzeman dituzte, lau Nafarroan, eta bi Araban. Gipuzkoan, berriz, ez dute kasurik detektatu, atzoko eta herenegungo zenbaketetan bezala.