Batzuentzat ez zen lehenengo agintaldia, eta beste batzuk estreinakoz hartu zuten kargua. Baina alkate guztiei, eta udal taldeei, oro har, nabarmen eragin die pandemiak agintaldi osoan zehar. Ez dira garai errazak izan, eta alkate askok erabili dituzte «bakardadea», «zailtasunak» edo «ziurgabetasuna» bezalako terminoak. 2019ko ekainaren 15ean hartu zuten denek kargua, eta orduz geroztik momentu gazi-gozoak bizi izan dituzte.
Guztien esperientzia ezagutzeko, Nafarroako Hitzak Faltzes, Zangoza,Tafallakoak eta Zizur Nagusiko alkateekin hitz egin du. Bizkaiko Hitzak, berriz, elkarrizketa egin die Balmasedako, Ermuko, Getxoko eta Urduñako alkateei, eta azkenik, Gipuzkoan Mendaro, Orio, Andoain eta Garbiriako agintariei eman diete hitza. Esteketan klik eginez gero irakur daitezke solasaldiak.