Egoera ikusita, euskal presoek bilera eskatu diote espetxeko zuzendariari, baina hura, oraindik orain ez dela haiekin bildu salatu du Etxeratek.
Gainera, zuzendari horrek sei hilabetez bisita eskubide kendu die Angel Figeroaren bi arrebei eta amari, Jabi Gallagaren aitari eta Jesus Mari Etxeberriaren koinatuari. Etxeraten arabera,
zigor hori Angel Figeroaren 16 hilabeteko ilobaren bisita zela-eta izan zuten liskarragatik ezarri diete.
Izan ere, ekainaren 25ean vis a vis bisita zuten Figeroaren senideek, eta, besteak beste, 16 hilabetek iloba ikusi behar zuen presoak. Bisita lekura umearen haur-oihal aldatzailea sartzea eskatu zuten Figeroaren senideek, baina funtzionariek ez zieten utzi. Ondorioz, kexua agertu zuten familiakoek, eta espetxeko zuzendariarekin egotea eskatu zuten. Zuzendaria agertu zenean, hark funtzionarioei galdetu zien ea Figeroaren senideek bisitara sartu beharko luketen, eta ezezkoa erantzun zuten. Beraz, berriro kexatu ziren, eta, orduan, Guardia Zibilari deitu eta kartzelatik aterarazi zituzten Figeroaren familiartekoak bisita egin gabe.
Gainera, beste presoen senideek bisita amaitu bitartean bi orduz zain egon behar izan zuten, tartean 16 hilabeteko haurrak, 37 gradutan, Kordobaraino ia mila kilometroko bidaia egin ostean.
Euskal presoak
Kordoban dauzkaten hiru presoren senideei bisitarako eskubidea kendu dietela jakinarazi du Etxeratek
Etxeratek salatu duenez, Kordobako (Espainia) espetxeko isolamendu moduluan dauden presoek "probokazio faxistak eta eskubideen murrizketa etengabeak" nozitzen dituzte. Hori funtzionarioen bi txandetan gertatzen dela jakinarazi dute. "=iBurdinazko ukabilekin =i, borrekin eta antzekoekin" sartzen dituzte euskal presoak beraien ziegatara. Gainera, beraien egunkarietan =igamma gurutzeak =i marraztuta azaltzen direla, eta funtzionarioek =iCara al sok =i abestia kantatzen dietela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu