Zurriolan hasi eta Kontxaraino igeri egin ohi dute Donostiako Aste Nagusian Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian. Baina gaur, itsasoa zakar zegoela eta, ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago ibilbidea aldatzea erabaki dute Fortuna elkarteko antolatzaileek. Kontxan hasi dute proba eta lehenik kaira joan dira igerilariak, ondoren irlara, eta azkenik, Tenisaren pareraino igeri egin dute, berriro Kontxako handartzara itzuli aurretik.
Ia 600 parte hartzaile izan dira. Gizonezkoetan, Bejamin Kanute izan da onena, 34 minutu eta 23 segundu behar izan ditu ia 3.000 metroko ibilbidea egiteko. Emakumezkoetan, Irati Mendia nagusitu da, 35 minutu eta 54 segundotan egin du itzulia.