Kontuak datorren astean aurkeztuko ditu Jaurlaritzak
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi duenez, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak datorren astean emango die oposizioko alderdiei 2020rako aurrekontuen gidalerroen berri. Azpiazuk lotuta ditu hitzorduak EH Bildurekin, Elkarrekin Podemosekin eta PPrekin, kontuak aurrera ateratzeko negoziazioetan «lehen kontaktua» izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu