Kontseilu Sozialistak zuzi olinpikoaren Baionako ekitaldiko errepresioa salatu du

Frantziako poliziak Palestinaren aldeko banderak eta elkartasuna adierazteagatik jendea kanporatu eta isunak jarri izana salatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.

Atzo, Baionako Herriko Etxe aurrean, zuzi olinpikoaren ekitaldiaren unean. KONTSEILU SOZIALISTA
Atzo, Baionako Herriko Etxe aurrean, zuzi olinpikoaren ekitaldiaren unean. KONTSEILU SOZIALISTA
Iñaki Etxeleku.
2024ko maiatzaren 21a
12:00
Entzun

Atzo, Ipar Euskal Herrian gaindi ibilarazi zuten zuzi olinpikoa. Baionako Herriko Etxe aitzinean antolatu zuziaren inguruko ekitaldian, Palestinari sustengua erakusteko Palestinako banderak atera zituzten zenbait lagunek.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu sozialistak, 'X' sarean zabaldu duenez, Frantziako poliziak kanporatu eta isunak jarri dizkie batzuei: «Poliziak hainbat manifestari kanporatu, miatu eta oren bat eterdiz atxilotu ditu Baionan, su olinpikoaren ekitaldietan Israelen genozidioa salatzeagatik eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteagatik. Gutienez 945 euroko isunak ezarri ditu poliziak», erran du mugimenduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.