Kontseilu Sozialistak salatu du Bilbon okupatua zuten lokal bat hutsarazi dietela

Protesta antolatu dute arratsalderako: 18:30ean elkarretaratzea egingo dute Bilboko epaitegiaren aurrean.

Kontseilu Sozialistaren Bilboko lokala. ECUADOR ETXEA
Kontseilu Sozialistaren Bilboko lokala. ECUADOR ETXEA
2024ko uztailaren 18a
14:18
Entzun

Kontseilu Sozialistak jakinarazi du Bilbon okupatua zuten lokal bat hutsarazi diela Poliziak gaur goizean. Goizeko bederatziak aldera joan dira ertzainak eta Bilboko udaltzainak, eta bertan zeuden kideak aterarazi dituzte. Kontseilu sozialistak salatu du aurrez jakinarazi gabe joan direla, eta ez dietela lokala husteko agindu judizialik erakutsi. Atea «kolpeka» zabaldu ondoren, Poliziak kide batzuk identifikatu dituela azaldu dute.

Deustu auzoan dago lokala, eta urte hasieran okupatu zuen Kontseilu Sozialistak. Haien esanetan, «jabe ugari» ditu lokalak, eta urteak zeramatzan hutsik, erabilerarik gabe. Aresti Zentro Sozialista izenpean, urtarrilean zabaldu zuten, «langileriaren antolakuntza independentea sustatzeko eta bizi baldintzen okertzeari aurre egiteko» erabilera anitzeko eremu gisa.

«Burgesiak eskura dituen bitarteko guztiak baliatzen ditu langileriaren antolakuntza independentea deuseztatzeko eta enpresarien jabetzak bermatzeko», salatu dute ohar batean. Kontseilu Sozialistak protestara deitu du arratsalderako:18:30ean elkarretaratzea egingo dute, Bilboko epaitegiaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.