Petronorrek jakinarazi du segurtasun protokoloak abian jarri dituela, Muskizko lantegian (Bizkaia) goizeko seiak aldera sute bat piztu eta gero. Findegia1 eremuan gertatu da, eta, Petronorren Ā«bitarteko propioen bidezĀ», kontrolpean hartu dute sutea.
Enpresak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, eta gertatutakoa ikertzen ari dira sutea zergatik piztu den jakiteko.