Konstituzionalak ez du berrikusiko Igor Porturi jarritako zigorra

Erredakzioa
2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko magistratuek baztertu egin dute Igor Portu euskal presoari jarritako zigorra berrikusteko aukera. 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zuten Portu, ETAko kidetzat jota, eta 1.040 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Presoak, baina, kasua berrikusteko galdegin zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia tratu txarrengatik zigortu zuenean, Poliziak jasotako deklarazioak torturapean jasoak izan zirela argudiatuta.

Konstituzionaleko magistratuek ez dute onartu zigorra berrikusteko aukera, baina ez dute aho batez hartu erabaki hori: boto bakarreko aldeaz hitzartu dute ez dutela Porturen zigorra berrikusiko, eta 11 magistratuetatik bostek boto partikularra iragarri dute Juan Antonio Xiol, Maria Luisa Balaguer, Inmaculada Montalban, Candido Conde Pumpido eta Ramon Saez magistratuek, zehazki. Auzitegiaren hitzetan, «ez dago denbora, espazio eta lotura pertsonalik Portuk jasandako tratu txarren eta haren adierazpenen artean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.