Koman dago Zumarragako 19 urteko mutil bat Bruselan, jipoi baten ondorioz

Bruselan jipoitu zuten, joan den azaroaren 1ean, 30 lagunen artean.

Polizia, Bruselan, artxiboko argazki batean. PABLO GARRIGOS, BRUSELA
2023ko azaroaren 7a
10:03
Entzun

Zumarragako 19 urteko mutil bat jipoitu zuten Bruselan joan den azaroaren 1ean, eta koman dago orain. Belgikako hiriburuko Molenbeek auzoan izan zen erasoa, metro geltoki baten irteeran. 30 lagunen artean jipoitu zuten, beisboleko bateekin, metalezko objektuekin eta patineteekin.

19 urteko gaztea ospitalean izan da ordutik; zauri larriak ditu aurpegian, eta buruko zenbait hezur ere hautsi zizkioten. Salaketa bat jarri du familiak, eta gertatutakoa ikertzen ari da Bruselako Polizia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.