Kolektiboarentzat baliabideak eskatu ditu Les Bascosek

2023ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Larunbatean antolatuko dute Miarritzeko (Lapurdi) LGTBI harrotasun martxa. 23. aldi honi begira, azkenaldian Frantziako Estatuan dagoen giroa deitoratu du Les Bascos elkarteak, LGTBI komunitatearen kontrako erasoak ugaritu baitira. Larunbateko martxan, eskubide urraketak salatu, eta berdintasuna eta haurridetasuna aldarrikatuko dituzte. Egun horretan publikatuko dituzte ere gazteek pairatzen duten homofobiari buruz azken asteetan egin duten inkesta.

Horrez gain, Les Bascosek jakinarazi du Frantziako Gobernuak ondoko egunetan iragarri beharra duela LGTBIen kontrako erasoei aurre egiteko plana. Uste dute baliabideetan eta anbizioetan mugatua izanen dela. LGBTI zentroen beharra azpimarratu, eta ekonomikoki laguntza behar dutela erran dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.