Koldo Tellituren agurra izango da bihar, ikastolen batzar nagusian

Ikastolen Elkarteko lehendakari gisa egindako hamalau urteko ibilbidea amaituko du Tellituk.

Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria. MAIALEN ANDRES / FOKU
2023ko ekainaren 7a
11:58
Entzun

Ikastolen Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, Koldo Tellitu Mejiak Ikastolen Elkarteko lehendakari gisa azken aldiz hartuko du parte bihar egitekoak diren batzar nagusian. Hernanin (Gipuzkoa) egingo dute batzarra, Oronan, 18:00etan.

Tellituk hamalau urte egin ditu lehendakari Ikastolen Elkartean. 2009an Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zuten, eta, geroztik, hura izan da lehendakari. Bihar egingo duten batzar nagusia lehendakari gisa egingo duen azkena izango dela iragarri du ikastolen elkarteak, ohar bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.