Nafarroako Parlamentuko Geroa Bairen eledun Koldo Martinez izango da koalizio horren zerrendaburua Espainiako Kongresurako. Halaxe jakinarazi zuen atzo Martinezek berak, Parlamentuko Mahaiaren bileraren ostean. Esan zuen «umiltasun osoz» onartzen duela egin dioten proposamena, eta «Nafarroaren autogobernua defendatzea» izango dela haren helburu nagusia. Daniel Innenarity filosofoa izango da Geroa Bairen zerrendan bigarrena.
Ana Beltran PPko parlamentaria, aldiz, Madrilgo zerrendan aurkeztuko da, bosgarren. Edurne Uriarte irakasle bizkaitarra zerrenda berean joango da, hirugarren.
Koldo Martinez Kongresurako Geroa Baitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu