klima aldaketa

Klima aldaketari aurre egiteko 20:30etatik 21:30etara argi guztiak itzaltzeko deia egin dute

Naturaren Munduko Fondoak klima aldaketari aurre egiteko argiak itzaltzeko deia egin du eta ekimen horrekin, munduko 2.500 hirik bat egin dute. Euskal Herrian, besteak beste, Bilboko Euskalduna jauregiko eta Gasteizko Ama Zuriaren enparantzako argiak itzaliko dituzte.

2009ko martxoaren 28a
17:33
Entzun
Planetaren ordua izeneko ekimenarekin munduko 2.500 hiri inguruk 20:30etatik 21:30etara argiak itzaliko dituzte klima aldaketari aurre egiteko. Itzalaldi horretan, etxebizitzako argi zein tresna elektriko guztiak itzaltzeko deia egin dute. Euskal Herrian, besteak beste, Iruñeko Udaleko, Bilboko Euskalduna jauregiko, Gasteizko Ama Zuriaren enparantzako eta Donostiako Kursaaleko argiak itzaliko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.