Ingurumena

Klima aldaketarako lege proiektua «guztiz eskasa» dela salatu du Greenpeacek

Talde ekologistako ordezkariak lege proiektua kritikatu du, «helburu txikienak» bilatzen dituelako

Lorea Flores Greenpeace-ko kidea gaur Eusko Legebiltzarrean. EUSKO LEGEBILTZARRA
Maixa Utrera Puelles.
2023ko irailaren 19a
17:01
Entzun

Lorea Flores Greenpeace talde ekologistako ordezkariak Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikorako Lege proiektua «guztiz eskasa» dela adierazi du Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Eusko Jaurlaritzak onartutako lege proiektuaren ahulezia azalean utzi du Floresek: «Testua ez da nahikoa klima aldaketaren aurka borrokatzeko, ez baitu helbururik jasotzen berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko».

Floresek azaldu du lege proiektuaren helburua izan beharko litzatekeela sistema elektrikoa %100ean berriztagarria lortzea, eta horretarako emisioak gutxitzean jarri beharko litzatekeela arreta. Horretaz gain, azpimarratu du herritarren parte hartzea sustatu behar dela klima aldaketari aurre egiteko: «Sistema energetikoa demokratizatu behar da, eta haren gaineko kontrol oligopolikoa amaitu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.