Kepa Arkauz protestaldian hasi da Villapinteko espetxean bakarrik dutelako
PARIS. Kepa Arkauz presoak «borrokaldia» hasi du Villapinteko espetxean (Frantzia). Bakarrik dago han, eta iragarri du ez duela protesta utziko beste euskal preso batekin jarri arte. Marsellako kartzelan protestan ziren Zuhaitz Errasti, Asier Ezeiza eta Ekaitz Sirvent, berriz, Tarasconeko espetxera eraman dituzte, eta bertan behera utzi dute protesta. Duela hainbat hilabete esan zieten lekualdatuko zituztela, baina geldirik zituzten, eta oso baldintza txarretan, Etxerat-ek dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu