Kazkabar handia bota du 18:15 aldera hasita Euskal Herrian, kostan eta inguruetan behintzat. Bospasei minutu iraun du erauntsiak. Bilbon, Donostian, Zestoan, Andoainen… tamaina handiko pusketak erori dira. “Inoiz ez dut halakorik ikusi”, zioen andoaindar batek. Errepidean zihoazen gidariek bazterrean utzi behar izan dute ibilgailua une horretan.
19:20an eta 19:45ean berriro izan da antzeko kazkabarra.
Hala ere, kalte larririk ez dute eragin.
Kazkabar latza kostan eta inguruetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu