Kazetari elkarteek gaitzetsi dute zigorra mantendu izana Axier Lopez kazetariari
BILBO.Mozal legea aplikatuta zigorra —601 euroko isuna— jarri ziotenAxier Lopez Argia-ko kazetariari iaz Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaldu zituelako. Soledad Becerril Espainiako arartekoak zigorra kentzeko eskatu zion gobernuaren ordezkariari, hura jartzeko «motibazio nahikoa» ez zegoela iritzita. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dutenez, baina, Espainiako Gobernuaren ordezkariak ez dio jaramonik egin eskeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu