Joan den ostiralean, Antimilitaristak EH kolektiboak La Sapa de los Aperribay. La guerra empieza aquí liburua aurkeztu zuen Donostiako Kaxilda liburu dendan, Aperribai familiak armagintzarekin duen harremanaren inguruko lana, eta, Kaxildak komunikatu baten bidez salatu duenez, «gertakari larriak» izan dituzte asteburuan horren harira. Azaldu dutenez, larunbat goizean pertsona bat liburu dendan sartu zen, eta liburuaren aurkezpeneko kartelari begira gelditu zen, zera esanez: «Hauek mafioso batzuk dira».
«Horrela hasi da Aperribai familiaren antzerki politikoa Kaxildan. Gertakaria publiko egitea erabaki dugu, lagunek gertaeren larritasuna uler dezaten eta armen fabrikatzaile familia baten larderia, mehatxu, probokazio edo normaltasun berriaren aurrean gauden epai dezaten», azaldu du Kaxildak. Komunikatuan diotenez, pertsona horrek adierazi zuen bera zela argazkikoa: «Posible al da Ibon Aperribai bera aurrean izatea?», galdegiten dio Kaxildak bere buruari. Ibon Aperribai Realeko presidente Jokin Aperribairen anaia da.
Jarraitu irakurtzen Irutxuloko Hitza-n.