Ikasturtea ixten ari da Foro Soziala egunotan Bartzelonan. Bihar izango da askotariko biktimen azken topaketa, Bartzelonako Kazetarien Eskolan. Axun Lasa, GAL-en biktima, Robert Manrique eta Rosa Lluch ETAren biktimak eta Andoni Txasko Espainiako Poliziaren biktima elkartuko dira.
Gaur, berriz, Rosa Maria Cabré —Hipercorreko atentatuan hil zuen ETAk haren ama— eta Foro Sozialeko Tasio Arrizabalaga, Teresa Toda eta Agus Hernan ere Kataluniako Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordean izan dira, bilera batean. Bost biktimek bere bizipenen berri eman dute billkuran, eta, ondoren solasaldia egin dute han bildutako parlamentariekin. Josep Maria Forner (Junts per Catalunya), Jose RodriÌÂÂguez eta Ferran Civit (ERC), Esther NiuboÌ (PSC), Marc PareÌÂÂs (Catalunya en ComuÌÂÂ-Podem) eta Carles Riera eta Aina Tello (CUP) izan dira bertan. Gainera, ICIPeko Xavier Masllorenç eta Kristian Herbolzheimer ere egon dira.
Bai Lluchek eta baita Cabrék ere nabarmendu dute "entzuten zaituztela sentitzea" oso garrantzitsua izan dela, eta horregatik eskatu diete instituzioei hutsune horiek betetzeko: "Horiek mina sortzen dute". Bestalde, Manriquek eskatu du "biktimen aniztasuna" errespetatzeko: "Indarkeri mota askotariko biktimak daude". Gleencreeko topaketak ekarri ditu gogora Lasak: "Elkar entzutea eta jasandakoa konpartitzeak" izandako garrantzia azpimarratu du. 2012an eman zuten topaketa horien berri, baina aurretik ari ziren askotariko biktimak elkartzen: "Egitea posible zela ikusi genuen, gerturatzea posible zela gure mina eskuetan hartu, eta beste biktimengana joatea". Biktima gisa aitortua izateko izan dituen trabez ohartarazi du, bestalde, Txaskok.
Topaketak, bihar
Ordezkari politikoekin bildu ostean, bihar egingo dute solasaldia aipatutako lau biktimek, 18:30ean. ICIPek jakinarazi du Foro Sozialarekin elkarlanean ari diela, eta bidea egiten segituko dutela. Ordezkari politikoek, berriz, hitz eman dute biktimen eskakizunak aztertuko dituztela.