IRUÑEA. Iazko urriaren 1ean Katalunian eginiko independentzia erreferenduma gogoratzeko elkarretaratzeak antolatu ditu Independentistak Sareak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: Iruñeko udaletxearen aurrean 19:30ean, Bilboko Arriaga plazan 19:30ean, Donostiako udaletxearen aurrean 19:30ean, eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan 20:00etan.
Horrez gain, aurten ere mendi martxa bat antolatu du Euskal Herriko erdigunera: urriaren 14an izango da, Nafarroan. Sareak dio Andia mendilerroan dagoela erdigunea, Beriain tontorretik gertu, 1.236 metrora. «Euskal Herriaren lurraldetasunaren adierazgarri da». Hiru gunetatik abiatuko da martxa: Unanutik (Ergoiena), Senosiaindik (Ollaran) eta Irañetatik. Hiru zutabeek bat egingo dute erdigunean, 11:00ak aldera, eta ekitaldi bat izango da ondoren. 15:00etan, bazkaria egingo dute, Irañetako Basakoetxea bordan. Parte hartzeko izena eman behar da, urriaren 10a baino lehen, sarearen webgunean: http://independentistak.eus
Kataluniako iazko erreferenduma gogoratuko dute hiriburuetan
Independentistak Sareak antolatu du mobilizazioa, urriaren 1erako; hilaren 14an mendi martxa bat egingo du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu