Kataluniako Hezkuntza kontseilariak Tknika zentroa bisitatu du

Gonzalez-Cambrayk bere taldearekin bisitatu du «Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa», Errenterian. Zentroaren arlo estrategiko eta proiektu batzuk ezagutu dituzte.

Gonzalez-Cambrayren bisita Tknika zentrora, gaur goizean, Errenterian. IREKIA
Olatz Silva Rodrigo.
2023ko urtarrilaren 13a
14:17
Entzun

Josep Gonzalez-Cambray Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak Tknika bisitatu du gaur goizean, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin batera. «Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa» Errenterian (Gipuzkoa) dago, eta bertara joan dira Gonzalez-Cambray eta haren taldea.

Zentroaren arlo estrategietako batzuk eta horietako bakoitzean garatzen ari diren proiektuak ezagutu dituzte. Aurkeztu diete, besteak beste, eredu horrek zer harreman duen inguruko enpresekin, berrikuntza eta ikerketa aplikatuko zer proiektu garatzen ari diren, onarpen prozesua eta Lanbide Heziketa Dualaren eredua.

Tknikara egindako bisitaren ostean, bilera egin dute. Eta bertan hartu dute parte, sailburuez gain, beste hainbat politikarik, Eusko Jaurlaritzaren eta Kataluniako Generalitatearen izenean. Egunotan, Kataluniako hezkuntzaren arduradunak Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara biltzen ari dira, hainbat gai estrategikori buruz dituzten ikuspegiak eta analisiak trukatzeko asmoz Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin.

Tknika zentroa

Tknikak ikerketa eta berrikuntza aplikatua ditu ardatz. Eta gerora Lanbide Heziketako euskal ikastetxeetara eramango diren proiektu estrategikoak sortzen dituzte. Hala nola sistema adimendunak, nazioartekotzea eta jasangarritasuna lantzen dituzte. Zentroan, Zibersegurtasuneko gelak, espazio interaktibo digitalak eta Robotika Autonomoko tailerra dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.