Dignidad y Justicia alderdiak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsen zenbait ekitaldi debekatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari, haren ustez konpartsa horien egitarauetan "terrorismoa goratu" dezaketen zenbait ekitaldi baitaude. Zehazki, bost ekintza nabarmendu dituzte, bihartik abuztuaren 24ra bitartean egitea aurreikusten direnak: "Elkartasun keinuen ordua" eta euskal presoen aldeko "elkartasunezko argazkia".
Elkarteak salatu duenez, konpartsa horien txosnetan ETAko kide izatea egotzita espetxean dauden lagunen zerrenda jarri dute, bakoitza zein kartzelatan dagoen zehaztuz, eta ondoan Euskal presoak Aste Nagusira leloa irakur daitekeela nabarmendu dute. Horiek guztiak kontuan hartuta, Auzitegi Nazionalari polizia txostenak eskatzea galdegin dio, eta "terrorismoaren biktimak" irain ditzaketen kartel guztiak kentzeko exijitu du —pertsonen silueten irudiak, adibidez—.