Karrera eta Aspiazu aldi baterako Espainiaratu dituzte, han epaitzeko

2019ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. Frantziako Estatuak Espainiako Justiziaren esku utziko ditu Mikel Karrera eta Garikoitz Aspiazu euskal presoak, aldi baterako. «Itxi gabe» dauden auziengatik epaituko dituzte, eta, ostean, Frantziara itzuliko dituzte, han dituzten zigorrak bete ditzaten. Karrera ostiralean epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko bi kidek erabilitako furgoneta bat alokatzeagatik. Aspiazuren aurkako epaiketa, berriz, irailaren 2an egingo dute. 2001ean Jose Maria Lidon Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epailea hiltzeko atentatuan parte hartu izana leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.