Irudia. Azkaine
Kanpaldia Larhuneko proiektua salatuz
Larhun mendian egin nahi duten plataforma turistikoa salatzeko asmoz eta tokiko elkarteek proiektu horren kontra daramaten lana sustengatzeko helburuz, Aman Komunak sareak kanpaldia abiatu zuen atzo Azkainendagoen mendi gailurrean (Lapurdi). Larrun Ez Hunki elkarteak proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Gipuzkoa Zutik-ek Zubietan egin nahi duten errauste plantaren berri eman zien bertaratutakoei. Gaua bertan pasatu eta gero, gaur goizean Aman Komunak sareak hiru hilabetean behin egiten duen biltzar nagusia eginen du gailurrean bertan, heldu diren hilabeteetako helburuak erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu