Hemen jarraitzen dugu, eta jarraituko dugu. Aroztegia gelditu arte! #AroztegiaGelditukoDugupic.twitter.com/CXXGOAR9h7 — Baztango Gazte Asanblada (@BaztangoGazteAs) April 18, 2021
Kanpaldia ez ezik, beste mobilizazio batzuk ere egingo dituzte: atzo, elkarretaratzea egin zuten Lekarozen, eta maiatzaren 15ean, 17:30ean, manifestazioa egingo dute Elizondoko plazatik hasita (Baztan, Nafarroa).
«Proiektu txikitzaile hau nahitaez gelditu behar dugu», aldarrikatu du Aroztak plataformak elkarretaratzean. Proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa bideratu izana ere gaitzetsi dute. «Trikimailu juridiko bat» dela ziurtatu dute, eta «interes orokorraren izenean» bertako administrazioen eta herritarren erabakien «gainetik pasatzeko eta proiektua inposatzeko» erabili dutela. Gainera, horren bidez, herritarrei lurrak eta erabakitzeko ahalmena «ebatsi» izana kritikatu dute.
Proiektua «gutxi batzuen intereserako eta aunitzen kalterako» dela irizten diote; izan ere, haien irudiko,«hankaz gora» utziko lituzke hizkuntza, kultura eta bizitzeko modua. Ohartarazpen bat ere egin dute: «Gaur Lekarozko herritarrak gara bihotza mindua dugunak, baina proiektu hau geldiarazi ezean, aurrekari arriskutsu bat izanen litzateke». Gogorarazi dute herritarrek aurka daudela adierazi dutela galdeketetan.